Errigoitiko Udalak pauso garrantzitsua emon dau herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko bidean. Izan be, desfibrilagailu barri bat jarri dabe udaletxe azpiko pasabidean, herriko erdigunean, edonork premiazko egoera baten erabili ahal izateko. Tresna hau herritar guztien eskura egongo da eguneko 24 orduetan.
Osasun-larrialdietan lehenengo minutuak erabakigarriak izaten dira bizitzak salbatzeko. Hori dala eta, udalak kokaleku estrategiko hau aukeratu dau, herrigunean dabzan bizilagunek zein bertaratzen diran bisitariek momentuan bertan eskuratu deien.
Frank Zubiaga Errigoitiko alkateak argi utzi gura izan dau ekimen honen zergaitia eta garrantzia: ‘Gure herrian osasunari eta herritarren ongizateari ikaragarrizko garrantzia emoten diogu. Desfibrilagailu honekaz, ezbehar baten aurrean erantzun azkarra emoteko aukera hobetzen dogu Errigoitin’.



