Bermeoko Herri Eskolako karpa berriro zabalik dago hobekuntza lanak amaituta

Bermeoko Herri Eskolako karpako konpontze-lanak erabat amaitu dira, eta instalazinoa berriro be erabilgarri dago herritar eta ikasle guztientzat. Egindako hobekuntzei esker, eremua erosoagoa, erabilgarriagoa eta atseginagoa bihurtu da.

Lanak amaituta, berrikuntza nagusiak ikusi ahal da jada aterpean. Batetik, multikirol-kantxa erdigunerago lekualdatu da, eremu osoaren erabilera hobeto aprobetxatzeko asmoz.

Bestetik, saskibaloiko marra berriak margotu dira zoruan. Modu honetan, aurrerantzean eguraldi txarra eginda be, aterpe honetan saskibaloian jokatzeko aukera barria izango dabe herritarrek.

Udalak eta eskolak eskerrak emon gura deutsez herritarrei lanek iraun daben bitartean erakutsitako pazientzia eta ulermenagatik. Orain, espazio baituaz eta hobetuaz gozatzeko ordua da.