Laidatxuko uren azken azterketaren emaitzak bihar jakingo dira ostiraleko matxuraren ostean

Mundakako Udalak Laidatxuko hondartzako uraren kalitateari buruzko azken ordukoa helarazi dautse herritarrei. Joan den ostiralean, uztailak 24, ponpaketa-sisteman gertatutako matxura baten ondorioz hondakin-uren isurketa bat izan zen hondartzaraino, baina egoera berehala bideratu zen.

Ur Partzuergoak emondako datuen arabera, intzidentzia ordubeteko epean konpondu zen, eta instalazioak berehala berreskuratu eban ohiko funtzionamendua. Dena dela, osasun eta ingurumen parametro guztiak zorrotz bermatze aldera, prebentzio neurriak mantendu dira.

Gaur bertan, astelehena, bainurako uraren lagin berriak hartu dira laborategian dagokion analisia egiteko. Azterketaren behin betiko emaitzak bihar izatea espero da, eta Mundakako Udalak konpromisoa hartu dau informazio berria jaso bezain laster herritarrei eta bisitariei jakinarazteko.