Gautegiz Arteagako Udalak beste pauso bat emon dau herriko auzoen eskaerei erantzuna emoteko bidean. Oraingoan, Isla Goikoa auzoko bizilagunak dira barri ona jaso dabenak, bertan autobus-markesina barria eregi baitabe dagoeneko.
Proiektu honek helburu argia dauka: auzotarrek autobusa noiz etorriko zain dauden bitartean babes handiagoa eta erosotasuna izatea, batez ere euria edo hotza egiten dauen egunetan.
Proposamena ez da zerutik jausi. Auzo-batzarretan bizilagunek egindako eskaera zuzena izan zen hau, eta Udalak bere gain hartu eban konpromisoa gauzatzea. Orain, hitza beteta, markesina erabilgarri dago Isla Goikoan.
Udaletik eskerrak emon gura izan deutsie auzotar guztiei beren ekarpen eta proposamenengatik. Izan ere, erakutsita geratu da auzo-batzarrak tresna ezin hobeak direla herritarren beharrak entzuteko, lehentasunak finkatzeko eta, pausoz pauso, Gautegiz Arteaga hobetzen jarraitzeko.


