Familian barre egiteko plana Mundakan Monda Lironda Pailasoekin

Uztailaren 29an, etxeko txikiek zein nagusiek arratsalde dibertigarria izateko aukera bikaina eukiko dabe Mundakan. Kale Liburutegian (Txorrokopunta eremuan) klown antzerki ikuskizun berezia antolatu da, herriko familiei barre-algara giroan udako arratsalde ezberdin bat eskaintzeko asmoz.

Plana Monda Lironda Pailasoak taldearen eskutik etorriko da, eta euren azken lana den “Desioak” ikuskizuna taularatuko dabe. Umorea, magia eta sorpresa ugari batu dabez saio honetan, ikusle guztiak hasieratik amaierara arte parte hartzera gonbidatuz.

Plan honegaz gozatu gura badozue, gorde Ondo data eta ordua:

  • Eguna: Uztailak 29, eguaztena

  • Ordua: 18:00etan.

  • Lekua: Kale Liburutegia (Txorrokopunta eremuan), Mundaka.

  • Norentzat: Ume, gazte eta familia osoarentzat irekia.

Ekimen hau udako kultura eta aisialdi egitarauaren barruan kokatzen da, herriko gune irekiak erabili eta bizia emoteko helburuagaz.