Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak amaitutzat emon dau uztailaren 24an ezarritako bainua ez hartzeko gomendioa.
Azken egunotako urduritasunaren ostean, albiste ona dator Mundakatik. Uztailaren 27an hartutako ur-laginen emaitzak eskuetan, Osasun Sailak egiaztatu dau Laidatxuko uraren kalitateak berriro ere betetzen dabezela legez eskatzen diran kalitate-irizpide guztiak.
Gertakaria joan dan uztailaren 24an detektatu zan, eta prebentzio moduan, bainua ez hartzeko aholkua emon eban Ingurumen Osasuneko Unitateak. Halere, azken analisiek argi utzi dabe normaltasuna erabat bueltatu dela eremura. Aztertutako parametroek (E.coli eta Enterococos) legezko muga guztien azpitik dagozelaa erakutsi dabe.
Ondorioz, udako egun bero hauetan hondartzaz eta itsasoaz gozatzeko ezein oztoporik ez dago jada Laidatxun. T
okiko zerbitzuak eta udala erne egon dira prozesu guztian zehar, eremua segurua dela bermatzeko



