Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ate-jokuan dira Bermeon, eta urtero moduan, herritarrek izango dabe protagonismo osoa herriko jaiei hasiera emango deutsien pregoilaria aukeratzeko orduan. Lehenengo fasean jasotako proposamen guztien artetik, hiru hautagai nagusi geratu dira azken aukeraketan.
Aurtengo izendapena lortzeko azken lehian dabilz Alkartasuna Dantza Taldea, Bermeoko Erraldoien Konpartsa eta Garoa Martinez Anasagasti.
Orain, bermeotarren txanda da eta botoaren bidez gehien gustatzen jaken aukeraren alde egitea.
Zelan emango dozu zure botoa?
Aukeraketa prozesuan parte hartzeko bi bide jarri dabe herritarren eskura:
-
Modu telematikoan: Internetez bidez, orrialde honetan sartuta eta galdetegia beteta: labur.eus/Pregoilarinor.
-
Aurrez aurre: Gizarte eta Kultura Etxean jarritako kutxan, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara bitartean.
Gogoratu botoa emateko epea abuztuaren 11ko 12:00etan itxiko dela.
Azkenik, aurtengo pregoilaria nor izango den abuztuaren 12an jakinaraziko dau Udalak, Andra Mari eta Santa Eufemia jaien aurkezpen ofizialean.



