Begoñarako Gau Martxa tradizionala antolatu dau Bermeoko Sollube 707 Mendizale Taldeak

Uda garaian ohitura bilakatu den hitzordu berezia bueltan da Bermeon. Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldeak berriro be martxan jarri dau Bermeo – Begoña Gau Martxa ezaguna, abuztuaren 14rako planifikatuta dagoena. Mendia, gaueko giro magikoa eta ohitura uztartzen dituen esperientzia honek Bermeoko eta inguruko zale ugariren arreta erakartzea espero da berriro be.

Ibilbide berezi honi hasiera emateko, parte-hartzaile guztiak Taraskan bilduko dira abuztuaren 14an, arratsaldeko 20:00etan. Handik abiatuta, gau osoan zehar ibilaldia egingo dabe Bilboko Begoñako basilikara heldu arte, jai giroz eta mendizaletasunez betetako gau batean.

Ekimen honetan parte hartu gura dabenentzat antolakuntzak jakinarazi dau itzulera autobusez egingo dela goizeko 6:00etan. Autobuserako lekuak mugatuak dira eta txartelaren prezioa 5 €-koa da.

Parte hartzeko edo informazio gehiago eskatzeko, antolatzaileek bide ezberdinak jarri dabez herritarren eskura: sollube707@gmail.com posta elektronikoa, 676 620 195 telefono zenbakia edo euren webgune ofiziala.