Badatoz Andra Mari eta San Roke jaiak Gernika-Lumora. Abuztuaren 14tik 18ra bitartean, herria festaz, musikaz eta tradizioz beteko da berriro be. Elai-Alai Dantza Taldearen pregoiaregaz eta txupinazoagaz emongo jako hasiera jaien asteari, eta egitarauak adin eta estilo guztietarako proposamenak bildu dauz.
-
Abuztuak 14, Barikua (Bezperada): 20:45ean pregoia eta txupinazoa egingo dira. Gauean, San Juan Ibarran Mariachi Imperial de Guanajuato mariatxiak joko dau (22:30), eta Pasealekuan Etorkizun Beltza zein Oxabi erromeria izango dira nagusi (22:45).
-
Abuztuak 15, Zapatua (Andra Mari Eguna): Goitibehera Jaitsiera ikusgarria egingo da Lumotik Merkurioraino (16:30). Gauean, Marte Lasarte, HOFE eta Lamia Mari DJ-a ibiliko dira Pasealekuan (22:30), eta Los 5 Bilbaínos San Juan Ibarran (21:00).
-
Abuztuak 16, Domeka (San Roke Eguna): XXII. Sukalki Txapelketa usaintsua egingo da (14:00). Piroteknia Valecearen su artifizialen ostean (22:30), Pasealekuan 48280, Ezpalak eta Testarudes taldeak igoko dira oholtza gainera (23:00), eta Afrika Bibang San Juan Ibarran (21:00).
-
Abuztuak 17, Astelehena (San Roketxu Eguna): Mozorroen Desfile koloretsua egingo da arratsaldez (19:00). Gauean, Apokhalipsis, Naxker eta Zirkinik Bez erromeriak giroa berotuko dabe Pasealekuan (21:30). Gaupasa borobiltzeko, Kaltzontzillo, Kulero, Faja eta Tanga Lasterketa tradizionala egingo da Merkurion (04:00).
-
Abuztuak 18, Martitzena (San Roketxutxu): Txikien Eguna izango da, herri kirolekin eta Xaiborren “Imitaezina Tour 26” ikuskizunagaz (20:00) San Juan Ibarran jaiak agurtzeko.



