Andra Mari eta San Roque jai nagusiak eta Renteria auzoko San Bartolome jaiak hurbiltzen ari dira, eta Gernika-Lumoko kale batzuk trafikoari itxita egongo dira jai giroaz seguru gozatzeko. Udaltzaingoak eta Udalak ibilgailuen norabide aldaketak eta garraio publikoaren geltoki berriak zehaztu dabez jai egunetarako.
Jai nagusiekin batera, Artekalea itxiko da lehenengo. Mozketa abuztuaren 14an (barikua) 13:00etan hasiko da eta abuztuaren 18ra arte (martitzena) 15:00etan mantenduko da. Tarte horretan, autoak eta furgonetak San Juan kaletik (ambulatorioko aldapa) bideratuko dira, ohiko kontrako norabidean.
Kamioiek eta autobusek debekatuta izando dabe herrigunera sartzea. Hori dela eta, autobusen geltokiak leku hauetan ipiniko dira:
-
Santanape kiroldegiko biribilgunea.
-
Geltoki zentrala.
-
Lurgorriko biribilgunea.
Bestalde, Renteria auzoko San Bartolome jaiak direla eta, auzo horretan ere trafiko mozketak egingo dira hainbat egunetan:
-
Abuztuak 23 (domeka): 18:00etatik 00:00ak arte.
-
Abuztuak 24 (astelehena): 10:00etatik 00:00ak arte.
-
Abuztuak 28 (barikua): 16:00etatik 00:00ak arte.
-
Abuztuak 29 (zapatua): 10:00etatik 00:00ak arte.
San Bartolomeko mozketetan, auto eta furgoneten desbideratzea Mertzede eta Uharte kaleetatik egingo da. Kasu honetan ere kamioiek eta autobusek ezingo dabe herrigunera sartu, eta autobusen geltoki guztiak geltoki zentralera bideratuko dira.



