Gure lurraldeko ikur nagusienetako batek, Gernikako Piperrak, pauso garrantzitsua emon dau gaurkotasunera eta ingurumenaren zaintzara egokitzeko. Eusko Jaurlaritzak baimena emon dau Babestutako Adierazpen Geografikoaren (BAG/IGP) baldintza-orria aldatzeko, eta hemendik aurrera ekoizpen ekologikoa ere kalitatezko zigiluz babestuta egongo da.
Erabaki hau IGPren Batzorde Profesionalak egindako eskaerari erantzuna da. Horrela, nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua egiten daben ekoizleek euren pikuak jatorri-deituraren azpian merkaturatu ahal izango dituzte, betiko jatorri-, trazabilitate- eta kalitate-estandarrak bermatuz.
Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak oso positiboki baloratu dau neurria. Bere esanetan, aldaketa honek sektorearen bilakaerari erantzuten dautso, nekazaritza ekologikoan jarduten daben ekoizleei babesa emonez eta Gernikako Pipiperaren balioa eta ospea indartuz.
Garrantzitsua da azpimarratzea produktua ez dela aldatuko: pikuen forma, tamaina edo betiko aho-gustuak berdina izaten jarraituko dau. Aldaketa tekniketan kokatzen da, biodibertsitatea eta baliabideen erabilera arduratsua sustatuz gure lehen sektorean.
Pauso honekaz, Europako elikadura-estrategia berdeakaz bat eginez, lehiakorragoa eta jasangarriagoa den nekazaritza baterantz doaz gure baserritarrak.



