Herri kirolak eta familia giroa nagusi izango dira Errigoitin abuztuaren 23an

Sustabiz Fundazioak eta Errigoitiko Udalak herri kirolak ezagutu eta sustatzeko jai egun berezia antolatu dabe datorren abuztuaren 23rako, “Urdaibai gure kirolak sustatzen” ekimenaren barruan. Hitzordua Udaletxe aurreko plazan izango da, adin guztietako herritarrei zein inguruko bizilagunei irekitako egitarauagaz.

Ekimena tradizioak bizirik mantentzeko eta belaunaldi berriei herri kirolen balioak hurbiltzeko asmoz sortu da, uda giroan familiarekin zein lagunartean gozatzeko plan paregabea eskainiz.

Egitaraua: parte-hartzea eta maila handiko erakustaldia

Goizean zehar bi atal nagusi izango dauz jardunaldiak:

  • 12:00etan | Jardunaldi parte-hartzailea: Ume eta familientzako herri kirol saioa, haurrek eta nagusiek proba ezberdinak bertatik bertara probatu ditzaten.

  • 13:00etan | Herri kirol erakustaldia: Maila handiko kirolarien saio ikusgarria. Bertan arituko dira Zihara Zabala, Leire Olea, Jon Onaindia eta Patxi Bilbao.