Bigarren eskuko azoka berezia ospatuko da zapatuan Mundakan

Zuri balio ez dautsun zerbait beste norbaitentzako altxorra izan ahal da. Filosofia horregaz dator barriro ere Mundakako azoka berezia, herriko plaza kolorez, bizitzaz eta gauza bereziz betetzeko prest.

Datorren abuztuaren 22an, zapatua, bigarren eskuko merkatu txikia egingo da Mundakako plazan, 10:00etatik 17:00etara. Egun osoan zehar, herritar zein bisitariek aukera bikaina izango dabe postuz postu ibiltzeko eta objektuei bigarren bizitza bat emoteko.

Liburuak, arropa eta objektu bereziak

Eguneroko mugimendutik at, kontsumo arduratsua eta tokiko topaketa bultzatzea da ekimen honen helburua. Azokan denetik aurkitu ahal izango da: liburuak, arropa, osagarriak eta mota guztietako objektu bereziak.

Aukera paregabea da larunbatuaz gozatzeko, herriko giroaz jabetzeko, koadrilagaz buelta bat emoteko eta, bide batez, ezkutuko altxoren bat etxera eroateko.