Muruetako Lore Etxea elkarteak irteerea antolatu dau Hondarribira irailaren 2rako

Muruetako Lore Etxea hirugarren adineko elkarteak egun osoko irteerea prestatu dau datorren irailaren 2rako. Udazkenari hasiera bikaina emoteko asmoz, Gipuzkoako kostaldera bidaia egingo dabe herriko nagusiek eta parte hartu gura dauen orok.

Autobusa 08:30ean urtengo da Kamiñokotik. Egunari indarrez ekingo deutsie, Orion egingo dabe-eta geldialdia hamaiketakoa hartzeko eta bazkaltzeko. Horrez gain, Zarautz ezagutzeko eta bertan paseotxo bat emoteko aukera ere egongo da bidean, Hondarribira heldu aurretik.

Plana zabalik dago euren izena emon gura daben guztientzat, baina lehentasuna eta prezio berezia izando dabe alkarteko kideek:

  • Bazkideak: 35,00 €

  • Bazkide ez direnak: 45,00 €

Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea. Txartelak hartzeko azken eguna abuztuaren 27a izango da. Horretarako, Muruetako Udaletxera deitu behar da 94 625 24 51 telefono zenbakira.