Sukarrietako historia hurbilak eta bertoko emakumeen ahotsak leku nabarmena eukiko dabe egunotan herrian. Izan ere, ‘Sukarrieta Gogoan’ izeneko erakusketak ateak zabaldu dauz herriko Sandinderi Aretoan, Eleizbide kaleko 5. zenbakian, bertoko iragana berreskuratu eta gure aurrekoen testigantzak balioan jartzeko asmoz.
Kultur proposamen berezi honek bi ardatz nagusi daukaz bere barruan. Alde batetik, Sukarrietako argazki historikoen bilduma zabala ikusi ahalko da, herriaren bilakaera eta garai bateko ohiturak gogoratzeko. Bestetik, gune nagusienetako bat errepresaliatutako emakumeen memoriari eskainitako atala izango da, euren pasarteak eta jasandako egoerak gizartearen aurrean ikusarazteko.
Ekimena Sukarrietako Udalak eta Sukarri Kanalako Emakumeen Elkarteak antolatu dabe lankidetzan, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz batera.
Herritarrek zein Busturialdeko bisitariek abuztuaren 19tik 30era bitartean bisitatu ahalko dabe erakusketa hau, egunero 17:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian.



