Euskal emakumeen literatura hizpide izango da Bermeoko Arrantzaleen Museoan

Nola irakurri eta ulertu euskal emakumezkoen literaturaren ibilbidea? Zein izan da emakume idazleen ekarpena gure literaturaren historian, eta zer begiradatik irakurri ahal doguz gaur egungo lanak? Galdera horiei guztiei erantzuteko aukera paregabea egongo da abuztuaren 27an eta 28an Bermeoko Arrantzaleen Museoan. LAIDA taldeak antolatutako udako ikastaro honek euskal emakumeen sorkuntza idatziaren gakoak mahaigaineratuko dauz hitzaldi-ziklo sakon baten bidez.

Irakurleak eta zaleak literaturaren historiara zein egungo ahots nagusietara hurbiltzeko asmoz, egitarau zabala prestatu dabe bi egunetarako.

Ostegunean, abuztuak 27, Jon Kortazarrek emango dautso hasiera zikloari gaurko idazle emakumezkoen agerpen historikoa aztertuz; ondoren, Aiora Sampedrok Katixa Agirreren nobela izango dau hizpide eta Jon Zabala Olaguenagak Karmele Jaioren Aitaren etxea lana aztertuko dau.

Eta ostiralean, abuztuak 28, Paloma Rodríguez-Miñambresek Eider Rodriguezen Bihotz handiegia aztertuko dau, Irati Sasietak Miren Agur Meaberen Azalaren kodea ikertuko dau, eta Jon Kortazarrek Ahotsak gorpuztuz liburua aurkeztuko dau.

Jarduera guztiak euskaraz izango dira eta sarrera doakoa da. Halere, aretoaren edukiera mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik lekua erreserbatzea posta elektroniko honen bidez: laidataldea@gmail.com.