Hugo Tapiz frantziarrak bereganatu dau garaipena Gernikako San Bartolome Sarian

Equipo Finisher taldeak garaipen barria lortu dau San Bartolome Sarian Hugo Tapiz txirrindulari frantziarraren eskutik. Gernikako kaleetan amaitu zen sprint murriztuan nagusitu zan txirrindularia, taldekideen lan bikaina aprobetxatuta eta Urdaibaiko errepideetan erakustaldia emanda. Horrez gain, Eneko Bedialauneta Bizkaiko txapeldun autonomiko bilakatu da Élite mailan, eta Josu Odriozola, ostera, Sub-23 mailan.

Lasterketa azkarra eta lehiatua izan zen hasieratik. Lehenengo kilometroetan lau txirrindularik osatutako ihesaldiak tartea zabaltzea lortu eban. Hala ere, Bizkaiko Balkoitik egin zen lehenengo igotieran, tropelak iheslariak harrapatu ebazan eta hamar txirrindulariko talde barria sortu zen aurrean; tartean Finisher taldeko Unax Errasti, Markel González eta Hugo Tapiz bera egon ziren.

Ihesaldiaren eta tropelaren arteko lehiak tentsio handia mantendu eban. Bizkaiko Balkoira egindako bigarren igoeran, Tapizek erasora jo eban Novalegaz batera, azkenean talde nagusi hautatuagaz bat egiteko.

Jaitsiera azkar baten ondoren, Gernikako kaleetan sartu ziren. Azken sprint murriztuan, Hugo Tapizek aginte osoz lortu eban garaipena