Mundakak Euskal Jaia ospatuko dau abuztuaren 28tik 30era bitartean

Mundakak Euskal Jaia ospatuko dau abuztuaren 28tik 30era bitartean, eta herrira hurbiltzen direnek musika, gastronomia eta kulturaz joritako egitarau zabalaz gozatu ahalko dabe.

Abuztuaren 28an, ostiralean, emango jako hasiera jaiari Mundakako Abesbatzaren emanaldiagaz. Kontzertua 20:00etan izango da portuan (euria egingo balu, elizan).

Larunbatean, abuztuaren 29an, goizetik egongo da giroa:

  • 10:00etan: Marmita Txapelketaren hasiera.

  • 11:00etan: Txistularien kalejira herrian zehar.

  • 13:00etan: Kazuelen aurkezpena eta sari banaketa, eta jarraian, Kanta Kanta Lorue taldea herriko kaleak alaitzen ibiliko da.

Arratsaldean, berriz, kirolak hartuko dau lekukoa eta 18:00etan pilota partiduak jokatuko dira frontoian. Eta gau partean festa giroak jarraituko dau Argitu erromeriagaz 22:00etatik aurrera. Gaberdian Larrain Dantza egingo da eta 00:15ean erromeriak jarraituko dau.

Festari amaiera emoteko, abuztuaren 30ean, igandean, Mundakako Abesbatza kalez kale ibiliko da kantari. Irteera 12:45ean izango da, meza ostean, Talatik abiatuta.
Mundakako Udalak herritar zein bisitari guztiak gonbidatu dauz hiru egunetan parte hartu eta jaiaz gozatzera