Errigoitik zerbitzu anitzetako langile finko bat kontratatzeko deialdia zabaldu dau

Errigoitik zerbitzu anitzetako langile finko bat kontratatzeko deialdia zabaldu dau. Enplegu publikoko aukera barri hau lehiaketa-oposizio bidez egingo da, txanda askean, eta lanaldia osokoa izango da.

Parte hartzeko baldintza nagusiak honezkero zehaztuta dagoz:

  • Adina: 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez gainditzea.

  • Titulazioa: Eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea.

  • Euskara: 1. hizkuntza-eskakizuna (PL1), derrigortasun-datarik gabe.

  • Gaitasuna: Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

Eskabide-eredu ofiziala Errigoitiko Udalaren webgunean eta udal-bulegoetan dago eskuragarri. Tramitea egiteko eskaera-orria Udaletxean bertan aurkeztu daiteke, edo Administrazio Publikoaren erregistro ofizialen bidez. Horregaz batera, NANaren kopia, titulazioa eta alegatutako merezimenduen zerrenda helarazi behar dira.

Eskaera kudeatu aurretik oinarri guztiak arretaz irakurtzea gomendatzen da; prozesuaren hurrengo jakinarazpen guztiak Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan argitaratuko dira.