Yoga, Pilates eta Mantentze ikastaroak bueltan dira Muruetan

Muruetako Udalak prest dauka jada datorren ikasturterako kirol eta osasun eskaintza. Urritik ekainera bitartean, herritarrek Yoga, Pilates eta Mantentze gimnasia egiteko aukera eukiko dabe, berriro be bizia eta mugimendua herrian bertan bultzatzeko asmoz.

Horrela, 2026-2027 ikasturteko ikastaroetan parte hartu gura daben guztiek irailaren 4ko 14:00ak arte daukie izena emoteko epea zabalik. Eskaerak Udaletxeko bulegoan bertan egin ahal dira edo, bestela, posta elektronikoz mezu bat bidalita udala@murueta.eus helbidera.

Talde txikiak eta ordutegi erosoak

Jardueren kalitatea eta bertaratutakoen erosotasuna bermatzeko, gela bakoitzean gehienez 8 pertsona egongo dira. Eskaintza honako ordutegi hauetan banatu da:

  • PILATES 2: Astelehen eta eguaztenetan, 18:00etatik 19:00etara.

  • PILATES 1: Astelehen eta eguaztenetan, 19:30etatik 20:30etara.

  • YOGA: Eguenetan, 19:30etatik 20:30etara.

  • MANTENTZE GIMNASIA: Eguenetan, 19:30etatik 20:30etara.

Ikastaro bakoitzaren prezioa 130,00 €-koa izango da urte oso aldirako (urriaren 1etik ekainaren 30erarte).

Tokiak esleitzeko irizpideak eta zozketa

Taldeak mugatuak direnez, ikastaroren batean 8 pertsona baino gehiagok izena ematen badabe, zozketa egingo da eskatzaileen artean. Prozesu honetan, Muruetan erroldatutako herritarrek lehentasuna edukiko dabe. Horrez gain, Udalak bermatuko dau pertsona bakoitzak gutxienez ikastaro baterako tokia eduki dezala.

Behin lehenengo epea amaitu eta tokiak banatu ondoren kasuren batean leku librerik geratuko balitz, izena emoteko beste epe bat irekiko litzateke plaza horiek betetzeko.

Osasuna zaintzeko eta herrikideekaz tarte atsegina igarotzeko aukera paregabea da honakoa. Informazio gehiago gura izanez gero edo zalantzak argitzeko, Muruetako Udalagaz harremanetan jarri ahal da 94 625 24 51 edo 688 88 91 63 telefono zenbakietan.