Mundakako Liburutegiak bere ateak itxiko dauz abuztuaren 31tik irailaren 13ra bitartean. Iraileko lehenengo aste bi hauetan zerbitzua gelditu egingo da, baina udalak herritarren erosotasuna bermatuko dau epe horretan.
Horregaz batera, jakinarazi dabe maileguan hartutako liburuak bueltatu nahi daben erabiltzaileek Turismo Bulegoan utzi ahal izango dabela material guztia egun horietan.
Behin mantentze edo etenaldi aldia amaituta, ateak barriro zabalduko ditue. Irailaren 14, 15 eta 16an ordutegi berezian eskainiko da zerbitzua: goizez bakarrik egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara.
Liburutegitik eta udaletik eskerrak emon gura deutsiez herritarrei euren pazientziagatik eta ulermenagatik.



