Gautegiz Arteagako jaiak bertan dira, eta udaletik zein jai batordetik mezu argi eta sendo bat zabaldu gura izan dabe: festak aske, berdintasunean eta beldur barik gozatzeko eskubidea.
Herriko jaiguneak pertsona guztientzako gune seguruak izatea guztion ardura eta konpromisoa dela azpimarratu dabe. Hori dela eta, udalak argi utzi dau ez dela inolako jarrera matxistarik ezta eraso atseginik ere onartuko.
Eskubide hau bermatzeko eta jaiei errespetuz zein askatasunez erantzuteko, 10 arauz osatutako dekalogoa jarri dabe martxan:
-
1. Jaigune seguruak eraikitzea: Denon ardura da jaiak askatasunean eta beldur barik gozatzeko eskubidea bermatzen daben guneak sortzea.
-
2. Jokabide matxistak gaitzetsi: Ez da inolaz ere emakumeen askatasuna mugatzen dauen jokabiderik justifikatzen.
-
3. Entzun eta ez epaitu: Erasoa jasan dauen norbaitek laguntza eskatzen badautsu, entzun iezaiozu, ez itzi bakarrik eta ez epaitu. Azken erabakia beti berea da.
-
4. Deitu 112ra: Arrisku-egoera bat ikusi edo sentituz gero, deitu berehala SOS Deiak zerbitzura.
-
5. Soilik bai da bai: Deseroso bazagoz edo zerbait egitera behartuta sentitzen bazara, eskubide osoa daukazu aski da esateko.
-
6. Errua ez da zurea: Erasotzailearena da beti ardura. Ez dozu errudun sentitu behar edanda edo drogatuta egoteagatik.
-
7. Sexu-erasoen aurrean: Garbitzen edo arropaz aldatzen bazara, frogak ezabatu ahal dozuz; gogoan izan laguntza eskatu aurretik.
-
8. SATEVI zerbitzua: 24 orduz telefonozko arreta jasotzeko deitu 900 840 111 zenbakira.
-
9. Krisi zentroak: Eskualde zein lurralde bakoitzean sexu-indarkerian espezializatutako zentroak dagoz,eta salaketa jarri barik ere joan ahal zara.
-
10. Substantziek ez zaituzte errugabetzen: Alkohola edo drogak kontsumitzeak ez da aitzakia erasotzeko.
Udaletik gogoratu dabe Gautegiz Arteagako festak elkar errespetuz, elkartasunez eta askatasun osoz gozatu behar dirala.



