Amaitu dira dagoeneko Teodoro Anasagasti kaleko espaloia hobetzeko lanak Bermeon. Obra honegaz, oinezkoen segurtasuna zein irisgarritasuna bermatzea lortu da.
Egindako jardunaldiei esker, Matxitxako bidea eta Atalde kalea alkarregaz lotuta geratu dira. Horretarako, baldosa zein zintarri barriak jarri dabez eremu osoan.
Oinezkoen igarotzea errazteaz gain, ibilgailuentzako eremuak ere goaitu dabez: aparkalekuetako marra guztiak barriztu eta margotu dabez berriro. Ekimen hau herriko auzoak hobetzeko planaren barruan kokatzen da.



