Irailean odola emoteko aukera zabala Busturialdean: autobusa zure eskura egongo da Gernika-Lumon eta Bermeon

Odola emotea beharrezkoa eta erabat segurua da, eta gure osasun sistemak egunero behar dauz dohaintzak ospitaletako eskaerei erantzuteko. Irailean zehar, herritarrek bide erraza eta gertukoa eukiko dabe euren elkartasuna erakusteko, Odol Emaileen Autobusa eskualdeko udalerri nagusietan egongo dalako.

Guztira, 6 bider goizez eta 6 bider arratsaldez hurbilduko da autobusa Busturialdera, herritarrei ordutegi desberdinetan erraztasunak emoteko asmoz.

Gernika-Lumon eta Bermeon hitzorduak

Eskualdeko datak eta lekuak honek izango dira irailean zehar:

  • Gernika-Lumo (Irailak 1, martitzena): Elai Alai areto txikian egongo da aukera, goizez (09:15-14:00) zein arratsaldez (16:30-19:30).

  • Gernika-Lumo (Irailak 5, zapatua): Artekalea-Foru plazan, goizez bakarrik (09:15-14:00).

  • Gernika-Lumo (Irailak 7, astelehena): Artekalea-Foru plazan berriro, goizez (09:15-14:00) eta arratsaldez (16:30-21:00).

  • Bermeo (Irailak 18, barikua): Lameran jarriko da autobusa, goizez (09:30-13:45).

  • Bermeo (Irailak 30, eguaztena): Lameran berriro ere, egun osoz: goizez (09:30-13:45) eta arratsaldez (16:30-20:45).