Domekan ‘Mendata ezagutuz’ mendi lasterketa ospatuko da

Mendatako inguruak ezagutzeko aukera paregabea bueltan da ‘Mendata Ezagutuz 2026’ ekimenarekin. Aurten urteurren borobila beteko dau ekimenak, eta kirolzale zein mendizaleek hitzordu garrantzitsua izando dabe Busturialdeko txnurri eder honetan.

Irailaren 6an, domekaz, mendi jardunaldi zabala jasoko dau Mendatak. Urteetako ibilbideari eutsiz, hiru proba nagusi antolatu dira egun berean: XXV. Ibilaldi Neurtua, XX. Mendi Maratoia eta I. Mendi Lasterketa. Adin eta maila guztietako pertsonei bideratutako ekimena da, natura eta kirola buztartzeko asmoz.

Parte-hartzaileek luzera eta gogortasun ezberdineko ibilbideen artean aukeratu ahal izango dabe irteera ordutegien arabera:

  • 37 km (Luzera) eta Maratoia: Irteera 8:00etan eta 9:00etan hurrenez hurren.

  • 21 km (Ertaina): Irteera 8:00etan.

  • 11 km (Laburra): Irteera 9:30ean.

  • 13 km (Mendi Lasterketa): Irteera 10:30ean.

Inskripzioak egun berean ere bertan izena emoteko aukera egongo da, 25 euroan.