Gautegiz Arteagako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik

Irailagaz batera, martxan jartzen dira ostera be gure herrietako ohiko ohiturak eta kirol zein kultura jarduerak. Gautegiz Arteagako Udalak 2026-2027 ikastaroen eskaintza zabala aurkeztu dau, adin guztietako bizilagunei bideratuta eta osasuna, mugimendua zein euskara eta kultura ardatz hartuta.

Herritarrek aukera anitza edukiko dabe aurten be: osasuna eta gorputza lantzeko Pilates, Yoga, Mantentze Gimnasia, Zumba eta Spinning saioak egongo dira. Horrez gain, ahotsa eta musika maite dutenentzat Abesbatzan abeste be egongo da aukeran, eta etxeko txikienek be beren tartea eukiko dabe Umeentzako Inglesa ikastaroagaz (3 urtetik 6 urtera arteko umeentzat bideratuta).

Proposamen guztiak Kultur Etxean eta herriko kirol guneetan egingo dira, astelehenetik ostiralera bitarteko ordutegi ezberdinetan.

Izena emoteko baldintzak eta epeak

Gogoan eduki jarduerak aurrera ateratzeko talde bakotxean gitxienez 8 lagun egon beharko direla. gainera, tokia mugatua denez, Gautegiz Arteagan erroldatutako pertsonek lehentasuna eukiko dabe plazak banatzerakoan. Kontuan hartu behar da be izen emoteak urte osorako konpromisoa dakarrela.

  • Izena emoteko azken eguna: Irailak 18.

  • Non lortu inskripzio orria: Udalaren webgunean edo Kultur Etxean bertan.