Morgako Udalak gorpuzkerak eta burua zaintzeko aukera barriak eskainiko dauz Pilates eta Seitai ikastaroakaz

Morgako Udalak udazkenari begira herritarren osasuna eta ongizatea bultzatzeko ekimenak prestatu dauz berriro ere. Alde batetik, Pilates ikastaroa martxan jarriko da astelehen zein asteazkenetan edo astearte zein ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Klase hauetarako izena emoteko azken eguna irailaren 18a izango da.

Beste alde batetik, Seitai ikastaroa ere eskainiko da Uruitik ekainera bitartean Amaiaseitai-ren eskutik. Saioak ostiraletan egingo dira, 17:00etatik 18:00etara, Andra Mariko Kultur Etxean. Ikastaro honek mugimenduaren bidez gorputza esfortzurik gabe orekatzea dau helburu, alor fisikoan, organikoan eta psikikoan onurak lortuz.

Bi jardueretan parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko, Morgako Udalagaz harremanetan jarri behar da posta elektronikoz (udala@morga.eus) edo telefonoz deituz (94 625 22 70).