Gernikako Udalak 272.600 euro bideratu dauz herriko hainbat kale asfaltatzeko eta zoruaren egoera hobetzeko

Gernika-Lumoko Udalak amaitu barri dauz udalerriko hainbat puntutan aurreikusitako asfaltatze lanak. Jarduera honen helburu nagusia zoruaren egoera barriztatzea eta bai ibilgailuen bai oinezkoen zirkulazio-baldintzak zein segurtasuna hobetzea izan da.

Lanak Arane, Agirregane, Allende eskolen irteeran dagoen pasabide altxatuan eta Kortezubi kalean (biribilgunetik Gernikako ospitalerainoko tartean) egin dira. Tarte horiei ostean gehitu jakez Txorroburu, Lorategieta eta Carlos Gangoiti kaleak, non hainbat zatitan zoru barria jarri dan.

Proiektu honek 272.600 euroko inbertsioa eskatuko dau eta udalerriko bide-sarea mantentzeko udal planaren barruan kokatzen da. Lanok denboraren igaroagatik, eguneroko zirkulazioagatik zein eguraldiagatik higadura handiena erakusten eben guneetan egin dira bereziki.

Bide-sarea egoera onean mantentzeko konpromisoa

Zoruaren barriztatze honek kaleko zoruaren bizitza erabilgarria luzatzea ahalbidetzen dau eta herriko mugikortasuna errazten dau. Modu honetan, Udalak jarraitutasuna emoten jako aurreko urteetan garatutako asfaltoztatze kanpainei, bide-sarearen mantentze progresiboa bermatuz.

Lanak guztiz amaituta, Udalak borobildutzat emoten dau zoruak hobetzeko fase barri hau, batez ere esku-hartze azkar bat beharrezkoa eben puntuetan arreta jarriz.