Euskotrenen zerbitzu bereziak Bermeoko jaietako gauetan, irailaren 11n eta 12an

Bermeoko jaiak direla eta, Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko dau irailaren 11ko eta 12ko gauetan. Ekimen honen helburu nagusia jaiez segurtasunez gozatzeko garraio publikorako aukera erraztea eta mugikortasuna bermatzea da.

Gau bakoitzean ezarritako trenen antolaketa honela geratuko da:

  • Ostiral gauean (irailaren 11tik 12ra): Guztira 7 tren ibiliko dira noranzko bakoitzean Gernika eta Bermeo artean.

  • Larunbat gauean (irailaren 12tik 13ra): 8 tren egongo dira noranzko bakoitzean Gernika eta Bermeo artean, eta 4 tren Amorebieta eta Bermeo arteko noranzkoan. Zerbitzu honek Bizkaiko larunbat gauetako ohiko eskaintza osatuko dau.

Euskotrenek trenez bidaiatuko daben herritarrei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen dautsie, bai Mugikorreko APP ofizialean, bai www.euskotren.eus  webguneko bilatzailean. Informazio gehiago jasotzeko, 944 333 333 telefonora deitu daiteke edo geltokietako langileei galdetu.