Bermeok jai eta gozamen egunak euki dauz, baina beste aurpegi bat erakutsi daben irudiak izan dira.
Udalak ahalegin handia egin dau egunotan sortzen den hondakin kopuruari erantzuteko. Horretarako, baliabide gehiago jarri dauz martxan eta errefortzu-edukiontzi gehiago jarri dauz jaietako gune nagusietan. Hala ere, zaborra lurzoruan pilatu izana salatu dau Udalak, baita hezkuntza-edukiontzien errefortzua berariaz jarri den guneetan ere.
Gainera, herriko liburutegiari ere eraso egin dautsie egunotan. “Hauek ez dira gure kaleek, auzoek eta bermeotarrek merezi dugun irudia” ziurtatu dabe udal iturriek.
“Jaiak ospatzea eta ondo pasatzea guztiz bateragarriak dira ingurunea zaintzearekin, hondakinak dagokien lekura botaz eta herriaren ondasun guztiak errespetatuz”, gaineratu dabe.



