Mundakako Udalak agenda kultural eta kirol-proposamen zabala prestatu dau irailaren bigarren erdirako. Irailaren 15etik aurrera, herriko bizitza soziala eta kulturala bizkortzeko jarduera ugari egongo dira adin guztiendako gaituta: musika zuzenean, irakurketa klubak, kirol lehiaketak eta historiarako tartea.
Urtaro aldaketagaz batera, herriko zerbitzuek ateak zabalduko dabez berriro. Ludoteka zabalik dago irailaren 15etik aurrera, eta Irakurketaren Kluban izen-emotea zabalik egongo da irailaren 14tik 30era bitartean. Klub honek urritik maiatzera arteko ostegunetan egingo dauz topaketak, arratsaldeko 18:00etan euskaraz eta 19:00etan gaztelaniaz.
Musika zaleek eta kirolariek data dakarte erreserbatuta egutegian hitzordu nagusi honegaz:
-
Irailak 18: Matches & Gasoline taldearen kontzertua, 20:30ean Kasinoan.
-
Irailak 19: 1856 – 2026 Archivo Histórico aurkezpena, 19:00etan Kasinoan.
-
Irailak 23: JanTour Mundaka Turismoa Producto Local Sostenible ekimena.
-
Irailak 25-27: Udazken Eskubaloi Txapelketa jokatuko da Isla Kale kiroldegian.
-
Irailak 25: Txiki Lora abeslariaren emanaldia, 20:30ean Kasinoan.
-
Irailak 26: Infinity Clubbing Mundaka Open Air festa, 18:00etatik 23:00etara Talan.
-
Irailak 29: Txema García Paredes idazlearen “La República de las Últimas Voluntades” liburuaren aurkezpena, 19:00etan Juan Tribisarrospe Kultur Etxean.
Mundakako Udaletik herritar zein bisitari guztiak gonbidatu gura dabez antolatutako ekintzetan parte hartzera eta udazkenari hasiera bizia emotera.



