Mundakako Santa Katalina baseliza ikusgarriak poesia eta literatura ardatz daukiezan ekitaldi berezi bat hartuko dau datorren domekan, irailak 20. Euskadi eta Gaztela-Mantxako olerkarien arteko hurbilketa eta senidetzea ospatzeko, olerki irakurketa publikoa antolatu dau III. Hermanamiento Grupo Oretania ekimenaren baitan.
Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta Musutruk Mundaka zein Mundakako Andra Mari Parrokiak sustatuta dator. Topaketa honek hitzaren eta kulturaren arteko zubiak erekitzea dauka helburu, kostaldeko inguru paregabe honetan poesiaz gozatzeko aukera eskainiz herritar zein bisitari guztiei.
Kulturen arteko lotura sendoagoak ereiki nahi dabezan ekimen honek Euskal Herriko eta Gaztela-Mantxako sortzaileen testuak hurbilduko dauz bertaratzen direnekin. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dabez hitzordu kultural honetan parte hartzera eta domeka eguerdi ezberdin batez gozatzera



