Denboraldiko azkenaurreko jardunaldia izateaz gain, kirol honen zale guztiontzat hitzordu azpimarragarria eta berezia izaten da Bermeokoa. Arraunaren zirrarak berriro ere geure kostaldea eta portua hartuko dauz.
Zapatuan, irailaren 19an, 18:00etatik aurrera ez dago aitzakiarik portura hurbiltzeko edo uren inguruan geldialdia egiteko.



