Bermeoko Mikel Azpeitia “Txo” abade ezagunak eskerrak emoteko mezea ospatuko dau irailaren 20an, 12:00etan, bere jaioterrian. Urkiolatik kostara dator bere familia eta alkartegaz batera urteurren berezi hau ospatzera.
Mikel Azpeitia Bengoa “Txo” abadeak (Bermeo, 1949) mugarri garrantzitsua lortu dau bere ibilbidean: 50 urte bete dauz abade lez. 1976ko irailaren 18an abadetu zenetik, bide luzea eta oparoa egin dau Bizkaiko hainbat parrokitan laguntzen.
Nortasun handiko abadea da, bermeotar estilokoa, gertukoa eta komunitateari estu lotutakoa. Urteetan zehar herriz herri egindako lanaren ostean, gaur egun Urkiolan dago jubilatuta, Juan Jose Elezkano abadegaz batera bertako santutegian laguntzen eta erromesei harrera egiten.
Herritar guztiak deituta dagoz urteurren eta ospakizun berezi honetan parte hartzera eta Mikel “Txo”-ri bere bizitza osoko bidean erakutsitako konpromisoa eta gertutasuna eskerretara.



