Bizikleta Astea domekan hasiko da Gernika-Lumon

Gernika-Lumon mugikortasuna, kirola eta giro ona buztartzen dabezan egitarau betetagaz dator barriro ere: Bizikleta Astea antolatu dabe, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzez leporaino.

Aixerrotape Txirrindulari Elkarteak, Urdaibai Txirrindularitza Eskolak eta Gernika-Lumoko Udalak elkarlanean prestatutako egitarau honek herria kirolaz eta ingurumenaz gozatzeko espazio bilakatuko dau.

Egitarau osoa egunez egun

Egun bakoitzean egongo da zer egin eta zertaz gozatu Pasealekuan zein herriko hainbat gunetan:

  • 20, Igandea (Merkurio): 10:00etan, Emakume Txirrindularien II. topaketeagaz emango jako hasiera asteari.

  • 22, Asteartea (Kotxerik Gabeko Nazioarteko Eguna): Goizean, eskola-lanera bizikletaz joateko deialdia eta bide hezkuntza tailerra eskoletan. Arratsaldean (Pasealekua), umeentzako gynkanak (17:00) eta familientzako hiri ibilbidea (18:30).

  • 23, Asteazkena: Goizean, umeentzako mekanika tailerrak eskoletan. Gabaz (20:00, Pasealekua), helduentzako MTB gaueko ibilbidea.

  • 24, Osteguna: 17:00etan umeentzako MTB ibilbidea Pasealekuan. Ondoren, 19:00etan, Iñigo Urretxuagaz hitzaldia Elai-Alai aretoan: “Txirrindularitza errendimenduaren gakoak”.

  • 26, Larunbata: Goizean (09:00, Pasealekua), helduentzako MTB eta errepide irteerak. Arratsaldean (17:00, Merkurio), Lumoko herri-kronoigoera zirraragarria.

  • 27, Igandea (Merkurio): Astea amaitzeko, 11:00etan, Gernika – Ekoetxea familientzako ibilbide goxoa.

Parte hartu eta informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu aixerrotape.com webgunea.