Gatiburen mende laurdena eta agurra jaso dau ‘Agur esan barik’ dokumentalak

Euskal musikaren historian mugarria jarri dauen taldeak bizitakoak biltzen dauz ‘Agur esan barik’ dokumentalak, atzo, irailaren 20an, Zinemaldian estreinatu zena. Alex Sarduik, Haimar Arejitak eta Gaizka Salazarrek osotutako hirukoteak orain dala bi urte iragarri eban taldearen agurra, eta mende laurdeneko ibilbide oparoa borobiltzeko ikus-entzunezko lan hau aurkeztu dabe gaurkotasun beteko proiektuen artean.

“Gatibu, agur esan barik/Gatibu, Without Saying Goodbye” dokumentalak Gatibu rock taldearen azken bira jarraitzen du eta bere 25 urteko ibilbidearen errepasoa eginez. Zuzendaria Jabi Elortegi bermeotarra izan da, fikzioa, ez-fikziozko filmak eta telesailen zuzendaria.

Dokumentalak taldeari atzera begirako zehatza egiten dio, 2024ko irailean agur esatea erabaki ebenetik igarotako une ziraragarri guztiak jasoz. Bide horretan, ‘Agur esan barik’ agur-bira jendetsua egin eban taldeak, azken kontzertua Barakaldoko BECen emonez, eta etxeko agurrean —Gernika-Lumon— grabatutako ‘Azken zoramena’ zuzeneko disko bikoitzari emon dion segida lana da dokumental hau.

Bizkaieraz egindako rock irisgarri eta hurbila izan da beti Gatiburen nortasun ikur nagusia. Hasiera-hasieratik, ‘Zoramena’ (2002) estreinako lanagaz 20.000 ale saltzea lortu eben, Robe Iniesta zein Fito Cabrales bezalako artistekin batera abestuz. Handik aurrera, euskal jaien, plazaren, irratiaren eta belaunaldi ezberdinen parte bihurtu ziren, ‘Musturrek sartunde’ edo Izarogaz batera grabatutako ‘Aske Maitte’ bezalako kantuekin. Ibilbidearen azken urteetan soinu barriak ere arakatu ebezan, ‘Azken indioak’ (Texasen grabatua) edota ‘EH distopikala’ bezalako lan energetikoekin.

Atzoko estreinaldiagaz, zaleek berriro ere hurbiletik bizi ahal izango dabe Bizkaiko eta Euskal Herriko ezinbesteko ikono bihurtu den taldearen transmisinoa eta legatu musikala.