Euskaraz zein gaztelaniaz aritzeko saioak antolatu dauz J.M. Etxeita Udal Liburutegiak urritik maiatzera bitartean. Izena emoteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Irakurzaleek hitzordu garrantzitsua daukie berriro be Busturialdean. Mundakako Udal Liburutegiak ateak zabaldu dautso beste urte batez herriko Irakurketa Klubari, literatura zaletasuna alkarregaz banatu eta liburuen inguruan berba egiteko espazioa sendotuz.
Aurtengo ikasturtean be Miren Billelabeitia idazle eta dinamizatzaile ezaguna ibiliko da saioak bideratzen. Topaketak urritik maiatzera bitartean egingo dira, hilean ostegun baten. Lehenengo hitzordua urriaren 15ean izango da J.M. Etxeita liburutegian bertan.
Bi hizkuntza eta ordutegi desberdinak
Parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, bi talde eta ordutegi desberdindu ezarri dabez:
-
Euskarazko saioa: 18:00etatik 19:00etara.
-
Gaztelaniazko saioa: 19:00etatik 20:00etara.
Sormena, pentsamendu kritikoa eta herritarren arteko harremanak bultzatu gura dabezan egitasmo honetan tokia mugatua da. Horregatik, parte hartu gura daben guztiek irailaren 30era arte daukie izena emoteko aukera zabalik liburutegian bertan.
Informazioa eta izen-ematea:
Hurreratu Mundakako J.M. Etxeita Udal Liburutegira edo jarri harremanetan bertako arduradunakaz irailaren 30a baino lehen zure tokia gordetzeko.



