Altamirako Mikel Deuna jaiek Busturia girotuko dabe irailaren 25etik 27ra

Busturiko Mikel Deuna jaiek egitarau zabala eta adin guztientzako ekintzak ekarriko dabe Busturiko Altamira auzora irailaren 25etik (barikua) 27ra (domeka) arte. Hiru egunez, giro ona, herri kirolak, kultura eta jai giroa nagusituko dira bertako plazan zein inguruetan.

Irailaren 25ean, barikuan, iluntzeko 20:00etan botako dauz lehenengo gatzak Lilibertso Taldearen bertso-saioak, Altamirako plazan bertan. Bertsotan zein entzuten gogoz dagozen guztientzat aukera paregabea izango da asteburuari hasiera bikaina emoteko.

Zapatuan, irailak 26, goizetik egongo da zer ikusi eta zer dastatu. 10:00etatik 14:00etara Sustabiz Fundazioaren eta Urdaibaiko Esentziak ekimenaren txanda izango da; herri kirolak eta Urdaibaiko produktuen degustazioa buztartuko dabez. Arratsaldean, kirolak jarraituko dau esku pelota partiduen finalakaz 17:00etan, eta eguna amaitzeko, musika hurbilduko da 20:00etan Alberto Cowboy-ren eskutik.

Domekara iritsita, irailak 27, txistulariek esnatuko dabe herria 11:00etako kalejiragaz. Ostean, 13:00etan, Irrintzi Alai Dantza Taldearen erakustaldia eta Joseba Trikitilariaren doinuak egongo dira. Festari amaiera borobila emoteko, 17:30ean idi probak lehiatuko dira.