Bermeoko Udalak ezohiko mugimenduak eta une emozionalak bizi izan dauz azken osoko bilkuran. Herritarren zerbitzura egindako lanari zein errelebo politikoari lekua egin dio udalbatzak, herriaren orainaldia eta etorkizuna ardatz hartuta.
Aldaketa nagusia udal taldean etorri da: Miren Begoñe Uriarte-Bidaurreta Ormaecheak zinegotzi kargua hartu du ofizialki. Horrela, orain arte karguan egon den Bitor Uriarte Anasagastiren lekukoa hartu du Udalbatzan.
Ezagutza berezia Bitor Uriarteri
Bestalde, osoko bilkurako une hunkigarrienetako bat Bitor Uriarte Anasagastiri Herriko Urrezko Domina ematea onartu denean bizi izan da. Erabaki honegaz, Udalak eta bermeotarrek Bitorrek urte hauetan guztietan erakutsitako ibilbidea, konpromisoa eta herriari egindako ekarpen aparta aitortu eta goraipatu nahi izan dabez.



