Mundakak batera ospatuko dau Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna urriaren 1ean

Urriaren 1ean, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna dela eta, Mundakako Udalak eta herriko eragileek hitzordu berezia prestatu dabe adinekoen rola azpimarratu eta alkarregaz tarte gozo bat igaro gura daben guztientzat.

Ospakizunak 12:00etan dauka hasiera ordua, Udaletxeko plazan. Ekitaldiaren lehenengo zatian manifestuaren irakurketa egingo da, herriko nagusien eskubideak, bizi-kalitatea eta komunitatean daukaten garrantzia aldarrikatzeko.

Umorea eta giro ona nagusi

Ondoren, barre egiteko eta giroa berotzeko unea helduko da Gorka Aginagalde aktore ezagunaren eskutik. Umoristak bere bakarrizketa arrakastatsua eskainiko dau, “El txou de Patxi”, bertaratutako guztiei tarte dibertigarria ziurtatuz.

Eguna amaitzeko, Mundakako Udalak luntx bat eskainiko dau plazan bertan, bizilagunen arteko hartu-emona sendotzeko eta giro festazalean ospakizunari amaiera borobila emoteko. Herritar guztiak, eta batez be adinekoak, gonbidatuta daude topaketa honetan parte hartzera.