Urrian odola emoteko autobusak Busturialdean: 3 bider goizez eta 4 bider arratsaldez erabilgarri

Urria heltzeagaz batera, odola emoteko deialdi barria zabaldu dabe gure eskualdean. Udagoienean be odola emoten jarraitzea ezinbestekoa da, gure ospitaletako beharrei erantzuteko eta bizitzak salbatzen laguntzeko. Gainera, gogoratu prozesu guztiz segurua eta erraza dela.

Herritarrei erraztasunak emoteko asmoz, autobusa Busturialdeko hainbat puntutan egongo da erabilgarri hilabete osoan zehar: 3 bider goizez eta 4 bider arratsaldez hurbildu ahal izango da odola emotera.

Urriko autobusaren ordutegia eta geltokiak Busturialdean

Aukera desberdinak dagoz herritik gertu odola emoteko:

  • Gernika-Lumo :

    • Urriak 5, astelehena (Kultur Etxea- Elai-Alai aretoan): Goizez (09:30 – 14:30) eta arratsaldez (16:30 – 19:15).

    • Urriak 13, martitzena (Artekalea – Foru plazan): Goizez (09:30 – 14:00) eta arratsaldez (16:30 – 21:00).

    • Urriak 23, barikua(Artekalea – Foru plazan): Arratsaldez bakarrik (16:30 – 21:00).

  • Bermeo (Lameran):

    • Urriak 28, eguaztena: Arratsaldez (16:30 – 20:30).

    • Urriak 31, zapatua: Goizez (09:30 – 13:30).