Mundakako Udalak jakinarazi dauenez, Islakale Udal Kirolguneak ordutegi barria dauka dagoeneko erabilgarri. Herritarren kirol ohiturak errazteko eta zerbitzua hobetzeko asmoz, ateak goizeko 07:00etan zabaltzen dabe astearteaz geroztik.
Ordutegi barriaren arabera, kiroldegia zabalik egongo da astelehenetik larunbatera 07:00etatik 22:00etara bitartean. Domeka eta jaiegunetan, barriz, goizez erabili ahal izango dira instalazioak, 07:00etatik 15:00etara.
Goiztiarrenek kontuan hartzeko ohar garrantzitsu bat ere kaleratu dau udalak: 08:00ak baino lehen gimnasiora sartu gura daben erabiltzaile guztiek Udaletxeko lehenengo solairuko bulegora joan beharko dabe aurretik, sartzeko txartel elektronikoa eguneratzera.
Informazio gehiago gura dabenek edo zalantzak argitzeko, Mundakako Udalaren webgune ofizialean edo udal bulegoetan kontsultatu ahal dabe.



