Oihartzun handiko mugarria lortu dau Musutruk elkarteak. 2025eko maiatzean Santa Katalinak ateak zabaldu ebezenetik, 50.000 bisitari baino gehiago igaro dira bertatik, herriko zein eskualdeko kultur mugimenduaren erakusgarri bizia izanda.
Mugarri berezi hau ospatzeko, ekitaldi hunkigarria egin dabe elkartean. Arantza Gondra Musutrukeko presidenteak elkarteko kamiseta oparitu dautso Bego Makoagari, 50.000. bisitariari, esker ona adierazteko eta unea gogoangarri egiteko.
Musika eta omenaldia Urriaren 10ean
Gainera, herriko zein inguruko zale guztiak gonbidatuta daude hurrengo hitzordu nagusirako. Datorren urriaren 10ean, zapatua, 12:00etan hasita, Andra Mari Parrokian elkartuko dira berriro “Maestro Orue” gogoratzeko eta omenaldi beroa egiteko.
Euzko Eresbatzaren zuzendariari eskainitako ekitaldia izango da, bere 90. urteurrena betetzen denean. Elkartetik mezu argia eta kptotsua zabaldu gura izan dabe oraindik data agendan gorde ez dabenentzat: “Erdu eta abestu!”.
Xehetasun gehiago eta informazio eguneratua jarraitzeko, euren blog ofizialean sartu daiteke: musutrukmundaka.blogspot.com
E



