Busturialdeko gazteen sormena eta kemena bultzatzeko asmoz, Busturialdeko XIII. Enpresa Ideia Lehiaketea abian da berriro be. Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek zein Urremendi Landa Garapen Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera antolatuta, eskualdeko negozio barriak zein proiektu berritzaileak saritzea dau euren helburu nagusi. Proiektuak aurkezteko azken eguna 2026ko azaroaren 6a izango da, 14:00ak arte.
Aurtengo edizioak 7.000 euro banatuko dauz lau saritan:
-
1. saria: 3.000 euro eta urtebeterako aholkularitza zerbitzua Torrealdayren eskutik.
-
2. saria: 2.000 euro eta sei hilabeterako aholkularitza zerbitzua.
-
Lehen sektoreko ideia onena: 1.000 euro.
-
Sari berezia (Ekonomia Urdina): 1.000 euro.
Deialdi honetan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dabe, betiere Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta badagoz eta euren enpresa-ideia edo ekoizpen-gunea Busturialdean badago. Aurkeztutako lanak zerbitzu edo produktu baten ideia barriak izan ahal dira, edota 2025 zein 2026 urteetan martxan jarritako negozioak.
Proiektuak ebaluatzeko orduan, epaimahaiak kontuan hartuko dauz ideiaren jatorrizkotasuna, bideragarritasun ekonomikoa, enplegua sortzeko gaitasuna, jasangarritasuna eta Busturialdean dauen gizarte-eragina. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 26an egingo da Busturiko BBK Urdaibai zentroan. Izena emoteko dokumentazio guztia Gaztedi Busturialdea webgunean dago eskuragarri.



