Gernika-Lumoko mutilak ezin hobe doaz denboraldi hasiera honetan: hiru partidatik hiru garaipen lortu dabez eta sailkapeneko lehenengo postuari eusten deutse.
Hirugarren jardunaldia igaro barri da Ohorezko Maila Elitean eta Torrealday Gernika Rugby Taldeak goiko aldean jarraitzen dau, sendo eta irmo. Etxean lortutako azken garaipenari esker, bizkaitarrak lidergoan mantentzen dira sailkapenean.
Aurreko asteburuan A.D. Ingenieros Industriales Las Rozas Rugby taldeari azken momentura arte lehiatutako partiduan nagusitu ziren gernikarrak, 35-33ko emaitzarekin. Partidu estua eta zaila izan zen, baina taldeak gogor borrokatu behar izan eban berrogeita hamar minutuz garaipena etxean uzteko eta euren txapelketa garbia mantentzeko.
Horrela, Gernikak 13 puntu batu dauz orain arte. Atzetik dakar azkar Steelphalt Getxo Rugby, C.P. Les Abelles taldeari erraz irabazi ondoren (53-19) bigarren postura igaro dena 12 puntugaz. Sailkapeneko goiko aldea honela geratzen da hiru jardunaldiren ostean:
-
1. Torrealday Gernika RT – 13 puntu
-
2. Steelphalt Getxo Rugby – 12 puntu
-
3. Recoletas Salud Fénix – 9 puntu
-
4. Hernani CRE – 8 puntu
-
5. Barça Rugby / Cajasol Real Ciencias Sevilla – 7 puntu
Bide beretik jarraitu nahi dau Gernikak datorren jardunaldian ere, garaipenaren bideari eusteko eta denboraldiko hasiera gozo honi jarraipena emoteko.



