Musika zaletuok hitzordu berezia daukagu datorren urriaren 16an, barikua, Mundakako Kasinoan. Elortegi Anaiak talde ezagunak zuzeneko kontzertua eskainiko dau 20:30etik aurrera, herriko giroa eta asteburuko plana musika onagaz berotzeko asmoz.
Taldeak bere kantu indartsu eta ezagunekin gozaraziko dauz bertaratzen direnak, herriko kultur agendari hauspoa emonez eta Mundakako topagune ikoniko honetan gau ezberdin bat igarotzeko aukera eskainiz. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.
-
Data eta ordua: Urriak 16, barikua, 20:30ean.
-
Lekua: Mundakako Kasinoa.



