BBK Klimak ateak zabalduko dauz Busturian ASTEKLIMA 2026 ospatzeko

Urdaibai, ingurumen-ikaskuntzarako eta ekintzarako hezkuntza-gune bilakatuko da berriro ASTEKLIMA 2026ren baitan. Urriaren 17-18an eta 24-25ean, BBK Klimak ateak zabalduko dauz familia zein gazteei murgiltze esperientziak eta ohitura jasangarriak sustatzeko jarduerak hurbiltzeko asmoz.

Urdaibaik inguru zoragarria eskaintzen dau hezkuntza klimatikorako, eta testuinguru horretan, Busturiko parkea Euskadiko hezkuntza-gune erreferente moduan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Ihobek eta EEEk bultzatutako ASTEKLIMA 2026 ekimenaren barruan kokatzen da proposamen hau. “Zure aztarna keinu bakoitzean hasten da” lelopean, bisitariek argi ikusiko dabe jasangarritasuna ez dela hitz abstraktu bat, eguneroko keinu txikien bidez eraikitzen den ohitura baizik.

Ainhoa Elortegik, BBKko Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko arduradunak, azpimarratu dauenez: “ASTEKLIMA ekintza klimatikoa emoziotik, jolasetik eta esperientzia partekatutik ere bizi daitekeela erakusteko aukera bat da. BBK Kliman bisita bakoitzak arrastoa izteko lan egiten dogu”. Horrez gain, familiek trantsizio honetan daukaten garrantzia nabarmendu dau. Ume batek Planetaren Zaindaria dela sentitzen duenean, aldaketa benetakoa bihurtzen da.

Bi asteburu hauetan zehar, aisialdia eta ingurumen erantzukizuna eskuz esku joango dira Busturian.