Mende erdia ez da egunero beteten, eta Alkartasuna Dantza Taldeak argi dauka urteurren berezi hau herritarrekin batera ospatu nahi dauala. Bermeoko kulturaren eta tradizioaren zutabe izanda, taldeak hiru eguneko egitarau zabala prestatu dau dantzaz, musikaz, irudiz eta belaunaldi arteko topaketaz jantzita, igarotako ibilbidea gogoratzeko eta etorkizunari elkarregaz heltzeko.
Ospakizunak gaur urriaren 16an hasiko dira, 20:00etan Nestor Basterretxea Aretoan. Bertan, taldearen ibilbidea biltzen dauen dokumentala estreinatuko da, sarrera dohainik dela.
Asteburuak, ostera, jai giro betea dakar:
-
Urriak 17 : Dantzari eta musikari ohien eguna
-
12:00: Goiko Plazan elkartzea.
-
12:30: Argazki ofizialaren ordua.
-
13:00: Poteo musikatua herriko kaleetan zehar.
-
15:30: Bazkaria ikastolan.
-
18:00: Musikea eta giro ona.
-
-
Urriak 18: Ume eta gaztien eguna
-
12:00: Ginkana lameran.
-
Ondoren: Jolasak, tailerrak eta hainbat ekintza gehiago.
-
Urte askotako dantzari, musikari zein zaletu, denak daude gonbidatuta Alkartasuna Dantza Taldearen 50 urteko ibilbide aberatsa elkarregaz ospatzera.



