Urriaren 22an, plan ezin hobea dago Busturian etxeko txikienekaz eta familian gozatzeko. Liburutegiaren Eguna ospatzeko helburuagaz, ipuin, fantasia eta magia biziz betetako ikuskizuna egongo da Kultur-Etxean, arratsaldeko 18:00etan.
Oraingoan, Rosa Martinezen eskutik, “Galtzagorriak” txotxongilo-emankizunaren estreinaldia ikusteko aukera paregabea izango da. Txikienek (eta nagusiek ere bai!) irudimena hegan jartzeko eta istorio harrigarrietan murgiltzeko arratsalde zoragarria igaro ahalko dabe.



