Zaintzaileei zuzendutako oinarrizko teknikak ikasteko tailerra Gernika-Lumon

Mendekotasuna daben pertsonak etxean zaintzea lana gogorra eta eskatzailea izaten da maiz. Zaintzaile familien osasuna eta ongizatea babesteko, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Zainduz programaren barruan tailer barria iragarri dau. Topaketa honen helburu nagusia zaintzaileei euren egunerokoan laguntzeko oinarrizko teknikak eta baliabide praktikoak eskaintzea da.

Jarduera hau azaroaren 3, 10, 17 eta 24an egingo da (martitzenetan), 18:00etan, ElkarHazi Zentroan (Bekoibarra 35, 1.5, Gernika-Lumo). Saio desberdinetan hainbat arlo garrantzitsu landuko dira esperientzia praktikoaren bidez:

  • Gorputz-kontzientzia, autozaintza eta jarrera-higienea: Zaintzaileak bere gorputza babesten ikasteko eta bizkarreko zein muskuluetako kargak saihesteko.

  • Mobilizazio eta transferentzia seguruak: Mendekotasuna dauan pertsona modu seguruan mugitzeko eta lekuz aldatzeko teknikak, bi aldeen osasuna bermatzeko.

  • Aplikazio praktikoa: Etxeko ohiko zaintza egoeretan sortzen diran zalantzak eta zailtasunak bideratzeko ariketak.

Izen-emateak zabalik urriaren 28ra arte

Tailerrean parte hartu gura daben pertsona guztiek urriaren 28a baino lehen emon beharko dabe izena Mankomunitatean. Tokiak mugatuak dira, beraz, aurretik izena ematea gomendatzen da bide hauen bidez:

  • Telefonoa: 94 625 51 22

  • WhatsApp: 688 635 548